IZADI GARA

Pertsona gisa, berak adierazten duena maite dugu. Enpresa gisa, bera babesteko konpromisoa dugu ustiapen jasangarri batekin bateragarri eginez. Egurra gure bizitza apaintzeko produktu natural egokia dela uste dugu. Eta denentzat eskuragarri izateko lana egiten dugu. Kalitatez, diseinuz. Etorkizunaren aldeko apustua egiten dugu. 

ENBORRETIK TAULARA. KALITATEZKO LEHENGAIA.

Izadia kontuan izatea ingurunea gure prozesuetan txertatzea esan nahi du. ASTIGARRAGA Kit Linen kontrolatutako baso-mozketa basoberritzearekin osatzen da. Hazkuntza-une egokian hautatutako enborretatik abiatuz, gure zerrategian bere eraldaketa hasten dugu taula uniformeak lortu arte, mekanizatzeko prest. Horrela sortzen dira gure altzariak, muntatzeko prest, beti EGUR TRINKOZKOAK.

IZADIAREN ZERBITZURA DAGOEN TEKNOLOGIA.

Lehengaia landu ondoren, teknologiak eskaintzen dizkigun bitarteko guztiak erabiltzen ditugu produktu naturala lortzeko.

ERAKUNDE OSO BAT ZURE ZERBITZURA

ASTIGARRAGA Kit Line bi helburutara bideratutako erakunde bat da: - Gure bezeroei zerbitzu egoki bat eskaintzea. - Merkatuari produktu naturalak, iraunkorrak eta apaingarriak eskaintzea. Hauek lortzeko, gizataldeak norabide berean egiten du lana: produktu berriak garatzetik, logistika-sisteman bukatu arte; edozein eskariri erantzun azkar bat emateko gai dena. Gure xedea bezeroari zerbitzua ematea eta balio erantsia sortzea da urteetan zehar irauten duen harreman sendo baten oinarri gisa. Gure produktuak bezain sendoa.  

Solicitamos su permiso para obtener datos estadísticos de su navegación en esta web, en cumplimiento del Real Decreto-ley 13/2012. Si continúa navegando consideramos que acepta el uso de cookies. OK | Más información